BALADAK Lehenik eta behin, talde txikitan jarri gara eta baladei buruzko eskemak egin ditugu. Atal desberdinak banatu ditugu eta bakoitzak baladen atal baten eskema egin du.
Eskemak egin ondoren, testu modura pasatu ditugu. Baladak Erdi Aroan trobadoreen artean erabili zen hitza da. Lehenik kanturako eta dantzarako eta gero, errezitatzeko zen pieza liriko bat izendatzeko erabilia. Baladak kantu narratibo laburrak dira, eta ezaugarri espezifiko batzuek dituzte, beste generoetatik desberdintzen dituztenak.
Formari dagokionez, zehazki finkaturiko forma poetiko bat dute: hiru neurtitz edo bertso lerro, gehienetan isometrikoak, lelo batean bukaturik. Baina badu beste neurririk: zortzi neurtitzeko estrofak, lau bertso lerro igortea eta hamar ahapaldirentzat.
XV-XVI.mendeetan, Erdi Aro bukaerako guduak, jauntxoen ekintzak eta bizi-giroa ziren baladen gaiak; hau da, eredu-epikoa izena hartzen du. XVII.mendean maitasuna eta guduak hartzen ziren gaitzat eta ez ziren garaiko kronikatzat hartzen, eredu epiko-lirikoa. XVIII.mendean sinboloez adierazten ziren baladak eta maitasuna zen ia gai bakarra; eredu lirikoa.
Bukatzeko, hauek dira baladen ezaugarriak: - Errepikapenak: ezaugarri erabilena da eta hitz multzoak errepikatzen dira, indarra hartzeaz gain, entzuleen arreta pizteko balio du. - Paralelismoak: ideia edo egitura sintaktiko bat berriro erabiltzea, baina gutxinaka informazio xeheagoa emanez. - Elkarrizketak: pertsoanien arteko elkarrizketak adierazten dute kontakizunaren unerik dramatikoena. - Forma eta errima: molde metriko asko erabiltzen dira; ez dago arau jakinik. Hegoaldean kopla moduko molde metrikoa erabiltzen da. -Errima: antzeko soinuen arteko errima da, entzutean atsegina izateko egina.
Iruzkin literarioaren zuzenketa Brodatzen ari nintzen Sarrera: Brodatzen ari nintzen baladari buruz idatziko dut. Egilea anonimoa da eta hartzailea gehienbat, neskentzat da, gertatu daitezkeen arriskuengatik. Kanala: trobadoreengandik iritsi zaigu eta kodea euskara da. Azkenik, helburua istorio bat kontatzea eta gertatu daitezkeen arriskuetaz konturatzea.
Gaia: Kapitainak neska bahitzen du eta neskak bere buruaz beste egiten du.
Argumentua: neska gazte bat brodatzen ari zen, itsasoari begiratu zion eta kapitain bat ikusi zuen , bere amak esan zion afaltzeragonbidatzeko, berak ezi zuen eta kapitainak neska gonbidatzen du itsasontzira. Hura tranpa bat zen eta neska bahitzen du. Neska konturatzerakoan, ezpata bat hartu eta bere buruaz beste egiten du.
-Barne-egitura: gaia identifikatzen du eta ideia nagusiak ere. *Sarrera: lehenengo 3 ahapaldi. Neska brodatzen ari zela, aire bat entzuten du eta kapitaina ikusten du.Amarengana joaten da kapitaina ahal duen gonbidatu afaltzera galdetzera. Honek bai esan eta kapitainarengana joaten da.
*Korapiloa:4.ahapalditik 10.era arte. Kapitainak ezin duela esaten dio, baina, neskatoa itsasontzira gonbidatzen du afaltzera, ordea. Hura tranpa bat zen eta neska lokartzen du kapitainak.
*Amaiera: 11 ahapalditik 14.era arte. Neska konturatzerakoan, itsasontzia itsas sakonean zegoen eta ezpata bat hartu eta bere buruaz beste egiten du. Marinelak gorpu hila itsasontzira botatzen du eta itsas lehihorrara ailegatzerakoan, neskaren ama leihotik begiratzen du eta hantxe ikusten du bere neskatxaren gorpua.
-Kanpo-egitura: baliabide erretoriko eo estilistikoak sailkatzen eta ezagutzen ditu. Gehienbat, 7 silabako lerroak ditu eta soinu errepikatuenak -(r)ik eta -ra amaituta. Errima konsonantea da.
-Narratzailea, pertsonaiak: narratzailea barnediegetikoa eta kanpodiegetikoa da. Brodatzen ari nintzen (barne) eta andre gazte xarmanta igatzen da untzira (kanpo). Pertsonaiak: neska gazte xarmanta (protagonista), kapitaina (antagonista) eta ama eta marinela (bigarren mailako pertsonaiak). Pertsonai sinple eta lauak dira.
-Lekua eta denbora: lekua ez dakigu, portu bat duen herri batean kokaturik. Denbora ez dakigu, baina itsasontziak hainbat egun igarotzen ditu.
-Baliabide literarioak: *Metafora: hila doa lurrera! aldiz haren arima hegaldaka zerura! *Haridurazkoak: aldiz haren arima hegaldaka zerura! hiloa doa lurrera!
- Adiera-moldeak: narrazioa, deskripzioak, elkarrizketak: deskripzio lauak dira, elkarrizketak, adib: marinela eta kapitaina. Narrazioa hirugaren pertsona eta lehenengoa. OLERKIAK Talde txikitan jarri gara eta olerkiei buruzko eskemak egin ditugu. Bakoitzak olerkiaren atal batzuen eskemak egin ditu.
Olerkiaren sorrera: "Poesis" hitzetik dator eta grezieraz sortu eo egin esan nahi du, gainera, Greziako jaietan musika eta dantzarekin batera poesia egoten zen. XIII.mendetik XVII.mendera arte lirikak garrantzia izan zuen eta XX.mendeko abangoardisten mugimenduak bertsolaritzari garrantzia eman zion.
Olerkiaren ezaugarriak: - Egilearen kezkak, sentimenduak eta bizi-esperientziak kontatzen dira (subjektiboa da, ikuspegi pertsonaletik egina). -Literatura- baliabideak erabiltzen dira, edertasuna lortzeko; errepikapenak, anaforak eta metaforak erabiliz. - Erritmoa: erritmoa da olerkiak narrazioarekiko duen berezitasunarik garrantzitsuena, lehenago kantuarekin lotuta baitzegoen. Bi baliabide daude erritmoa lortzeko:
*Neurria: badaude neurri zehatzeko olerki idatziak (XX.mendera artekoak) eta neurri gabekoak (XX.mendetik aurrera). Gainera, erabilitako neurri garrantzitsuenak hauek dira: +Zortziko txikia: zortzi lerro 7/6 silabakoak eta errima lerro bikoitietan dituztenak. +Zortziko handia: zortziko txikiaren eredua erabiltzen du, baina 8/10 silabakoak. +Hamarreko txikia: hamar lerro 7/6 silabakoak eta errima lerro bikoitietan dituztenak. +Hamarreko handia: hamarreko txikiaren eredua erabiltzen du, baina 10/8 silabakoak. +Kopla txikia: lau lerro 7/6 silabakoak eta errima lerro bikoitietan dituztenak. +Kopla handia: kopla txikiaren eredua erabiltzen du, baina 10/8 silabakoak.
*Errima: lerroaren bukaeran antzeko soinuen errikapena.
Lehen olerkiak: lehenengo olerkia Linguae Vasconum Primitae izn zen eta Bernart Etxeparek idatzi zuen. Bernart Etxepare apaiza zen, olerki modernoak eta ausartak idatzi zituen eta hainbat gai landu zituen olerkietan: erlijiosoak, amodiozkoak, emakumeekiko maitasuna etab.
XX.mendeko poeten ezaugarriak: XX.mendeko poetak bertsolaritzako moldeetatik urrundu ziren. Orduz geroztik, olerki sinpleak, neurri eta errima gabeak dira ohikoenak, eta poetak nahi duten moduan erabiltzen dute errima.
Hizkuntz-ekintza: hitzen soinuek, esanahiarekin, formarekin eta haren konbnazioekin jolastea gustuko izan du gizakiak historian zehar; garai eta leku bakoitzak bere formak egin ditu jarduera horretarako. Gainera, XX.mendearen hasieran abangoardistak sortu ziren berrikuntzak egiteko helburuarekin. Adierazpen askatasuna bilatu zuten, iruditasunean lehentasuna jartzen zuten. Internazionalismoaren alde zeuden eta tradizionalismoaren kontra. Uko egiten zieten ohikoa den orori. Gizartearen alde onak eta txarrak irudikatzen dituzte, batzuetan modu bitxi eta barregarrian.
Kaligrama: Caligramma izenburua jarri zuen Guillame Apollinairek bere poema-liburuari. Kaligrama kalos=ederra eta gramma=letra hitzak batuz sortu zen. Gaia irudikatu edo marraztu egiten da eta horrela, irakurketaren linealtasuna hautsi egiten da. Gainera, abangoardistak forma grafikoaren adierazkortasuna erantsi zioten.
Idazketa automatikoa: gure pentsamenduaren ohiko etorria eten eta etortzen zaizkigun hitz guztiak bat-batean idaztean datza idazketa-automatikoa. Bertón izan zen idazketa automatikoaren sortzailea eta poeta eta idazle modernoek erabiltzen dute sormena estimulatzeko, inspirazioa falta zaienean.
EUSKERA: URTE OSOKO ERREPASOA EUSKAL DEKLINABIDEA:Perpaus barruan sintagma desberdinen arteko harreman logikoak adierazteko erabiltzen ditugun atzizkien zerrenda.A) Kasu gramatikalak: -Nor: -(markarik ez) -Nork: -K -Nori: -IB) Leku-denborazko kasuak: -Non: -N -Nongo: -KO/-GO -Nondik: -TIK/-DIK -Nora: -RA -Norantz: -RANTZ -Noraino: -RAINOC) Gainontzekoak: -Noren: -EN -Norekin: -EKIN -Norentzat: -ENTZAT -Nortzat: -TZAT -Zerik: -IK -Zerez: -Z/-TAZ(pertsona izenordainekin eta erakusleekin) Mugagabea noiz?-ZER, ZEIN, ZENBAT-Zenbatzaile zehaztuekin ezezagunak direnean-Zenbatzaile zehaztugabeekin-Bihurtu, bilakatu, izendatu, hautatu, aukeratu, joan...-Ik beti mugagabean-Tzat ere bai-Esamoldeetan: eguzkitan egon, sutan jarri, uretara bota... KATEGORIA GRAMATIKALAK IZENA: Adjektiboa: Izenondoa Izenlaguna(-EN/-KO)
ADITZA: akzioa, ekintza, jarduera egoera edo dena delakoa adierazten duen hitza. ASintagmaren edo predikatuaren gunea da. Adberbioa: Aditzondoa Aditzlaguna(I+km)